Ongi etorri Karibu Hostelera, irabazi guztiak Born to Learn proiektura zuzentzen dituen ostatu honetara. Ostatu hau proiektua bere kabuz bizi eta burujabe izan zedin sortu genuen, ezin ginen betirako lagunen eta senitartekoen diru-laguntzekin bizi eta!!

Karibu Hostel Moshi erdialdeko inguru oso seguru baten dago, kale garrantzitsuenetatik 5 minutura oinez.

Epe luzeko eta laburreko boluntarioentzat eta noizean behingo motxileroentzat ostatua eskaintzen dugu. 2, 4 eta 6 litera-oheko logelak dauzkagu hurbiletik beste jende batzuk ezagutzeko. Intimitate apur gehiago nahi dutenentzat, berriz, gela bikoitz diren bi bungalow dauzkagu.

Ostatua oso ondo egokitua dago: ur beroa, txorro ona, moskiterak, hozkailua, jangela, sala (pelikulak ikusteko edo gainetiko lagunekin kartetan jolasteko) eta terraza (gauez izarrak eta ilargia irtetzen edo arratsaldeetan eguzkia sartzen ikusteko).

Lorategi eder bat daukagu eta solo ekologiko bat ere bai. Bertan, jateko barazkiak ereiten ditugu. Mangoak, papaiak, limoiak, aguakateak, madariak eta platanoak ematen dituzten fruita-arbolak ditugu. Sasoia denean, frutak arbolarik hara hartu daitezke.

Boleibol-era jolasteko zelaia, pin-ponean aritzeko mahaia eta batez be, egin berria dugun piszinak, zure egonaldia bikaina egingo dute.

Gurekin egonda Newlands komunitateari laguntza ematen diozu. Hori da guzti honen onena!

Karibu Hostel Arusha-ko errepidean dago, justu Arusha errotonda baino apur bat lehenago. Peace Park Hotel erraldoiaren aurrean dago eta gasolindegi bat ere badago parean. Nsilo Swai bidexkan lehen etxebizitza gara. Bi eraikin zuri dira, bata handia eta bestea txikixeagoa.

Ongietorriak!!